.

.

Topari eutsi diote

Txakolinaren historia errepasatu dute Bakioko Txakolinguneko erakusketa batean: XVI. mendeko neurri protekzionistek indarra eman zioten haren kontsumoari, baina desagertzeko zorian egon zen hurrengo mendeetan.

Gorka Izagirre txakolinaren mahastia, Larrabetzun. BIZKAIKO TXAKOLINA
.
Gorka Izagirre txakolinaren mahastia, Larrabetzun. BIZKAIKO TXAKOLINA
.

.
Bakio
2026ko apirilaren
 

.

Sarritan erabiltzen den kontzeptu bat dokumentuetan islatuko da goiz edo berandu. Mugarri bat ezarriko du horrek, baina hausnarketa bat ere eragingo du, halaber: izan ere, noiz hasi ziren berba erabiltzen, egiaz? Noiz sortu edo bereganatu zuen herriak, eta zergatik? Txakolinaren historian ere galdera marka horiek ageri dira. Begoñako elizateko (Bizkaia) 1514ko auzi batekoa da aurkitu den aipamenik zaharrena, eta, nolabait, horrek ardatz bat ezartzen du edariaren historiari heltzeko; baina hortik gerokoei ez ezik, horren aurretik jazotakoei ere erreparatu die Juanjo Hidalgo arkeologoak Txakolin… izen propioa duen euskal ardoa erakusketan. Bakioko Txakolingunean bisitatu daiteke, abuztuaren 2ra arte.

Antzinakoa da bidaiaren abiapuntua: Txinako ikertzaile batzuek mahats barietate mordo baten genoma aztertu, eta ziurtatu dute orain dela 11.000 urte hasi zela ardoaren ekoizpena. Eta duela 8.000 urtekoak dira aztarnarik zaharrenak. Ez mahats etxekotuenak, Hidalgok argitu duenez: Armenian, Georgian, Uzbekistanen eta Iranen aurkitutako garai hartako upategietan, azido tartarikoaren zantzuak atzeman dituzte zeramikazko upel erraldoietan; alegia, ardoa egon zen ontzi horietan. Dena den, inportanteena ez da data zehatza, Hidalgoren irudiko, baizik eta tarteak adierazten duena: Neolitoaren ia-ia hasieran, elikatu ahal izateko animaliak eta begetalak etxekotzearekin batera, bizirik irauteko beharrezkoa ez zuten produktu bat lortzen ahalegindu ziren gizakiak. «Badirudi herrien arteko akordioetan eta bisitetan ardoa egoten zela beti; prestigiozko edari bat zen zeremonia horietan».

Bakioko Balanda baserriko upategia. Topatu zuten bezala eraman dute Txakolin... izen propioa duen euskal ardoa erakusketara. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
.
Bakioko Balanda baserriko upategia. Topatu bezala eraman dute Txakolin… izen propioa duen euskal ardoa erakusketara. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
.

Hortik mendebalderantz zabaldu zen ekoizpena gero, batik bat feniziarren eskutik. K. a. IX. mendekoak dira Iberiar penintsulan topatu diren zantzurik zaharrenak, orain dela 2.800 urte ingurukoak, alegia. Noiz heldu zen Euskal Herrira? Jauzi handi bat egiten du kontakizunak: IX. mendeko dokumentu batean, Artziniega inguruko herrixka bateko mahastiak aipatzen dira, gaur egun Arabako txakolina ekoizten den toki bat, hain justu; eta Laudioko Gardean ere bazeudela dio X. mendeko beste agiri batek.

Baina XVI. mendekoa da txakolin berbaren zantzu idatzirik zaharrena. Oraingo esanahi bera al zeukan orduko hartan? Hidalgoren ustez, adjektibo bat zen, «oso zehatza», eta gerora bihurtu zen izen. Garai hartako ardoa garratz-garratza zen, ozpinaren tankerakoa, ahula, oraingoa baino alkohol graduazio apalagokoa eta gorputzik gabea, hemengo klima hezearen eta eguzki ordu urrien ondorioz behar beste umotu gabeko fruituekin egina zen eta. Hain zuzen, ezaugarri horiekin lotu zuten «ardo txakolina» Begoñako auzian. Badira beste pista batzuk. Ardo txakolinak zeritzen, orobat, Bordeletik eta Arroxelatik (Frantzia) ailegatzen zirenei, baina han inoiz ez da txakolinik ekoitzi, arkeologoak zehaztu duenez. «Hori ziurtatua dago: harremanetan egon naiz hango ikertzaile batzuekin, eta batez ere Alain Huetz de Lemps geografoarekin, eta ez dute txakolinaren aipamenik topatu hango dokumentazioan. Orduan, hemengo jendeak egiten zuen apreziazio bat zen, nire ustez». Huetz de Lempsek bai topatu zituela, ordea, petit vines-ak; hots, ardo txikiak. «Gureak bezalakoak ziren: ahulak, graduazio txikikoak». Baliteke hemengo herritarrek ezagutzen zutenarekin identifikatu izana kanpoko edari haiek.

Lanparetan zerbitzatua

Txakolinaren aipamen gutxi batzuk baino ez daude, dena den, XVI. mendeko dokumentazioan: Begoñakoaz aparte, Donostiako epaiketa bateko aktan ere jaso zuten berba —1520an—, baita Hondarribiko (Gipuzkoa) beste batean ere —1542an—. Hurrengo mendean orokortu zen haren presentzia agirietan, ez txakolin hitzarekin, baizik eta «herriaren ardoa» edo «ondare ardoa» kontzeptuekin, Hidalgok ñabartu duenez. «Hiribilduek edari pila bat eskatzen zuten: sagardoa, baina baita ardoa ere. Eta Bizkaian, adibidez, 21 hiribildu egin zituzten». Boteretsuak arduratzen ziren ardoa ekoizteaz, eta euren negozioa babesteko neurriak ezarri zituzten mende hartan. «Lehenengo hemengoa edan behar zen. Eta hori amaitu arte ezin zen kanpoko ardo bat ireki».

«XIX. eta XX. mendeetan, eta batez ere XIX.ean, Burgosko toki batzuetan milaka litro egiten ziren, baita Iruñerrian eta Kantabria aldean ere»

JUANJO HIDALGO Arkeologoa eta erakusketaren komisarioa

.

Ardoak ertz asko bustitzen zituen. Arkitektura baldintzatu zuen, esate baterako. Erakusketan XVI. eta XVII. mendeetako hiru zutabe ipini dituzte ikusgai, eta egituran kiribilduta ageri dira, erliebean, mahasti landareak. Etxeen diseinuan ere zeresana izan zuen, orobat, fatxada batzuetan harburuak txertatu zituzten-eta, mahats parrak sostengatzeko harrizko egiturak. Eta, orobat, ohiturak eta usadioak ere moldatu zituen ardoak. Txakolina aipatzen delako, besteak beste, herriko abesti mordo batean, eta haren kontsumoari lotuta daudelako, halaber, zantzu etnografiko ez gutxi.

Kasu baterako, pitxer bilduma bat jaso dute Txakolingunean, baita edalontzi sorta bat ere. «Ez ziren benetako edalontziak, baizik eta lanpara txikiak», adierazi du arkeologoak. Berez, argiztatzeko erabiltzen zituzten, eta olioz eta metxaz betetzen zituzten jatorrian, ez ardoz. «Erregeak Bilbora egin zuen bisita baterako, 20.000 lanpara txiki enkargatu zituen udalak, balkoiak-eta argiztatzeko. Bisitaren ondoren, udaletxeko biltegian utzi zituzten, eta hango zaindariek ez zekitenez zer egin haiekin, garbitu eta edalontzi moduan erabiltzen hasi ziren». Txakolina zerbitzatzeko erabili eta enkargatu zituzten harrezkero.

.

XX. mendeko txakolin botilak, beteta. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
.
XX. mendeko txakolin botilak, beteta. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
.

Txakolina loraldi betean zegoen orduko hartan, eta nabarmen hedatu zen hurrengo hamarkadetan. «Pentsatzen dugu Aiaraldean, Bizkaian eta Gipuzkoan baino ez dela ekoitzi txakolina; baina XIX. eta XX. mendeetan, eta batez ere XIX.ean, Burgosko toki batzuetan milaka litro egiten ziren, baita Iruñerrian eta Kantabria aldean ere».

Gainbeheratik sor-markara

Garai bertsuan jaitsi zen aparra, ordea. XIX. mendearen hasieran, Fernando VII.a Espainiako erregeak merkataritza liberalizatzeko neurriak ezarri zituen, eta kanpoko produktuak indarrez sartu ziren, baita, horien artean, ardoak ere. Trenak hauspoa eman zion inportazio horri. «Tuteratik Bilborainoko trena 1860ko urteetan ipini zuten martxan, eta toki guztietako ardoak hasi ziren etortzen, kupelak eta kupelak». Horrez gain, XIX. mendearen erdialdetik aurrera izurrite gogorrek erasan zituzten bertoko mahastiak, bereziki filoxerak, oidioak eta mildiuak. Erakusketan XX. mendeko zenbait sufre makina eta sulfatatzaile bildu dituzte: metalezko tramankulu mardulak dira, eta landareak lainoztatzeko erabili zituzten.

Txakolina zerbitzatzeko erabiltzen zituzten tresnak: pitxerrak eta lanpara txikiak. Bilboko Euskal Museoaren bildumakoak dira. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
.
Txakolina zerbitzatzeko erabiltzen zituzten tresnak: pitxerrak eta lanpara txikiak. Bilboko Euskal Museoaren bildumakoak dira. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
.

Teknologiak ezin izan zuen egoera irauli, ordea, eta txakolina ekoizteari uko egin zioten askok: kanpotik zetozkien edariak gustuko zituzten, eta, gainera, hainbesteko neke barik eskuratu zitzaketen. Bakion, besteak beste, produkzioari eutsi zioten, eta XX. mendera arte segitu zuten txakolina egiten; adibidez, txakolingorri famatua. «1960ko eta 1970eko hamarkadetan, artean bazeuden berrogei baserri inguru txakolina ekoizten zutenak. Mahats parra pila bat zituzten, hainbat barietatetakoak. Garai hartan ez zegoen erregulatuta, eta mahats barietate horiekin guztiekin egiten zuten txakolina. Gaur egun, hori ezin da egin, barietate jakin batzuk erabili behar dira».

Hori da, hain justu, bidaiaren azken geltokia: Bizkaiko Txakolina sor-marka sortu ostean, 1994an, gertatutako suspertzea. Jada ez da edari mengel hura, «prestigiozko» produktu bat baizik, Hidalgok aldarrikatu duenez. Eta horrek ere mugarri bat ezartzen du, ezinbestean.

.

.

Han mantenido el liderato.

La historia del txakoli se ha repasado en una exposición en el Txakolingune de Bakio: las medidas proteccionistas del siglo XVI impulsaron su consumo, pero estuvo a punto de desaparecer en los siglos siguientes.

El viñedo de txakoli Gorka Izagirre, en Larrabetzu. BIZKAIA TXAKOLINA

El viñedo de txakoli Gorka Izagirre, en Larrabetzu.

BIZKAIA TXAKOLINA
.

Bakio
8 de abril de 2026
05:00

.

Un concepto que se usa con frecuencia tarde o temprano se verá reflejado en documentos. Esto marcará un hito, pero también provocará reflexión: ¿cuándo se empezó a usar la palabra? ¿Cuándo la crearon o adoptaron, y por qué? Estas incógnitas también aparecen en la historia del txakoli. La mención más antigua encontrada data de una disputa en la parroquia de Begoña (Bizkaia) en 1514, y, en cierto modo, esto establece un punto de referencia para abordar la historia de la bebida; pero no solo lo que sucedió después, sino también lo que sucedió antes, como ha analizado el arqueólogo Juanjo Hidalgo en la exposición Txakoli… un vino vasco con nombre propio . Puede visitarse en la Txakolinunguna de Bakio hasta el 2 de agosto.

El punto de partida de este viaje es ancestral: algunos investigadores chinos han analizado el genoma de numerosas variedades de uva y han confirmado que la producción de vino comenzó hace 11.000 años. Y los vestigios más antiguos datan de hace 8.000 años. No se trata de uvas domesticadas, como explica Hidalgo: en bodegas de ese período halladas en Armenia, Georgia, Uzbekistán e Irán, se han detectado rastros de ácido tartárico en enormes barriles de cerámica; es decir, en estos recipientes donde se almacenaba el vino. Sin embargo, según Hidalgo, lo más importante no es la fecha exacta, sino lo que indica el intervalo: casi al comienzo del Neolítico, junto con la domesticación de animales y plantas para la alimentación, los humanos intentaron obtener un producto que no necesitaban para sobrevivir. «Parece que el vino siempre estuvo presente en los acuerdos y visitas entre pueblos; era una bebida prestigiosa en estas ceremonias».

.

La bodega de la casa de campo Balanda en Bakio. Han traído sus vinos a la exposición Txakoli... el vino vasco con nombre propio, tal como lo encontraron. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
.

La bodega de la casa de campo Balanda en Bakio. Han traído a la exposición Txakoli… el vino vasco con nombre propio .

OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

.

Desde allí, la producción se extendió hacia el oeste, principalmente a través de los fenicios. Los vestigios más antiguos encontrados en la península ibérica datan del siglo IX a. C., hace unos 2800 años. ¿Cuándo llegó al País Vasco? La historia da un gran salto: un documento del siglo IX menciona viñedos en un pueblo cerca de Artziniega, lugar donde actualmente se produce txakoli en Álava, y otro documento del siglo X dice que también los había en Gardea de Laudio.

Pero la referencia escrita más antigua a la palabra txakoli data del siglo XVI . ¿Tenía el mismo significado que tiene hoy? Según Hidalgo, era un adjetivo, «muy específico», y luego se convirtió en sustantivo. El vino de aquella época era muy ácido, avinagrado, débil, con un contenido alcohólico menor que el actual y sin cuerpo, ya que se elaboraba con fruta que no había madurado lo suficiente debido al clima húmedo y las pocas horas de sol de la zona. Es precisamente con estas características que se asoció el «vino txakoli» en el caso de Begoña. Hay otras pistas. Los vinos txakoli también se denominaban vinos txakoli, los que llegaban de Burdeos y Arroxela (Francia), pero el txakoli nunca se produjo allí, como ha determinado el arqueólogo. «Eso es seguro: he estado en contacto con algunos investigadores de la zona, especialmente con el geógrafo Alain Huetz de Lemps, y no han encontrado ninguna mención de txakoli en la documentación. En aquel entonces, creo que era una bebida apreciada por la gente de aquí». Sin embargo, Huetz de Lemps sí encontró vinos ligeros , es decir, vinos de baja graduación alcohólica. «Eran como los nuestros: suaves, con poco alcohol». Es posible que los lugareños identificaran estas bebidas extranjeras con las que les resultaban familiares.

Servido en una lámpara

Sin embargo, existen pocas referencias a txakoli en la documentación del siglo XVI: además de Begoña, la palabra también se registró en las actas de un juicio en San Sebastián —en 1520— y en otro en Hondarribia (Gipuzkoa) —en 1542—. En el siglo siguiente, su presencia en los documentos se generalizó, no con la palabra txakoli , sino con los conceptos de «vino del pueblo» o «vino de herencia», como señala Hidalgo. «Los habitantes demandaban muchas bebidas: sidra, pero también vino. Y en Bizkaia, por ejemplo, crearon 21 pueblos». Los poderosos eran responsables de la producción de vino y establecieron medidas para proteger su negocio en ese siglo. «Había que beber primero el vino local. Y hasta que no se terminara, no se podía abrir un vino extranjero».

«En los siglos XIX y XX, y especialmente en el XIX, se produjeron miles de litros en algunos lugares de Burgos, así como en Pamplona y Cantabria.»

Juanjo Hidalgo Arqueólogo y creador de exposiciones

.

El vino impregnaba muchos rincones. Influía, por ejemplo, en la arquitectura. La exposición muestra tres columnas de los siglos XVI y XVII, con vides que se enroscan alrededor de la estructura en relieve. También desempeñó un papel importante en el diseño de las casas, ya que algunas fachadas incorporaban ménsulas, estructuras de piedra que sostenían las vides. Del mismo modo, el vino también moldeó costumbres y tradiciones. El txakoli se menciona, entre otras cosas, en varias canciones locales, y existen numerosos vestigios etnográficos relacionados con su consumo.

Por ejemplo, en el Txakolingunea se ha encontrado una colección de jarras, así como una serie de vasos. «No eran vasos propiamente dichos, sino pequeñas lámparas», explicó el arqueólogo. En realidad, se utilizaban para iluminar y originalmente contenían aceite y mechas, no vino. «Para una visita del rey a Bilbao, el ayuntamiento encargó 20.000 lámparas pequeñas para iluminar los balcones. Tras la visita, quedaron en el almacén del ayuntamiento y, como los guardias no sabían qué hacer con ellas, las limpiaron y empezaron a usarlas como vasos». Desde entonces, se han utilizado y encargado para servir txakoli.

Botellas de txakoli del siglo XX, llenas. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
.
Botellas de txakoli del siglo XX, llenas. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
.

El txakoli estaba en su apogeo por aquel entonces, y su producción se expandió significativamente en las décadas siguientes. «Creemos que el txakoli solo se producía en Ayala, Bizkaia y Gipuzkoa; pero en los siglos XIX y XX, y especialmente en el XIX, se producían miles de litros en algunos lugares de Burgos, así como en Pamplona y Cantabria.»

Del declive al surgimiento

Sin embargo, al mismo tiempo, la espuma disminuyó. A principios del siglo XIX, el rey Fernando VII de España implementó medidas para liberalizar el comercio, y se impuso la entrada de productos extranjeros, incluidos los vinos. El tren impulsó esta importación. «El tren de Tudela a Bilbao se puso en funcionamiento en la década de 1860, y comenzaron a llegar vinos de todo el mundo, barriles y barriles». Además, desde mediados del siglo XIX, los viñedos locales fueron atacados por graves plagas, especialmente filoxera, oídio y mildiú. La exposición incluye varias máquinas de azufre y sulfatadores del siglo XX: se trata de robustos dispositivos metálicos que se utilizaban para rociar las plantas.

Los utensilios utilizados para servir txakoli: jarras y pequeñas lámparas. Pertenecen a la colección del Museo Vasco de Bilbao. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
.
Los utensilios utilizados para servir txakoli: jarras y pequeñas lámparas. Pertenecen a la colección del Museo Vasco de Bilbao. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
.

Sin embargo, la tecnología no pudo revertir la situación, y muchos se negaron a producir txakoli: preferían las bebidas importadas, que además podían obtener sin mucho esfuerzo. En Bakio, entre otros lugares, mantuvieron la producción y continuaron elaborando txakoli hasta el siglo XX; por ejemplo, el famoso txakolingorri. «En las décadas de 1960 y 1970, todavía había alrededor de cuarenta fincas que producían txakoli. Tenían mucha uva, de diferentes variedades. En aquel entonces, no estaba regulado, y el txakoli se elaboraba con todas esas variedades de uva. Hoy en día, eso no es posible; hay que utilizar variedades específicas».

Esa es precisamente la última parada del viaje: el resurgimiento que se produjo tras la creación de la marca Bizkaiko Txakolina en 1994. Ya no es aquella bebida insípida, sino un producto de prestigio, como proclamó Hidalgo. Y eso, inevitablemente, también marca un hito.

.

.

.

· Link

.

.

.

.

.

.

.

.

Copyright © 2026 La guía del txakoli Inspiro Theme por WPZOOM